14 egunetan zehar Ikusmen murriztuaren inguruan egindako sentsibilizazioak itzala utzi du Zumarragan

Volver Atrás

Donostia, 2018/10/24

Urriaren 4tik 18ra Retinosis Gipuzkoa Begisarek Zumarragako Zelai Arizti Kultur etxean “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” erakusketa antolatu du.

2 aste hauetan zehar HHIko (Helduen Hezkuntza) ikasleen hiru talde, Gainzuri ikastetxeko irakasleen talde bat eta interesa izan duen hainbat eta hainbat herritar hartu ditugu.

Elkarteko kideok hainbat azalpen eman ditugu sintoma ezberdinak azaltzen dituzten argibide-taulen bitartez eta ikusmen murriztua zer den, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak zertarako balio duen, eta Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR APPen bitartez ikusmen murriztua duten pertsonen lekuan jarri ahal izan ditugu. Material guzti hauek, bereizgarria barne, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak berak garatu ditu azken urte hauetan.

Honekin batera, sentsibilizazio hitzaldi eta tailerrak egin ditugu udaleko langile, merkatari eta herritarrentzat non, “Nola lagundu 10 pausotan” bideoa eta “Nola elkar eragin nirekin” liburuxka izan dira guzti honen euskarri, izan ere, elkarteak garatu duen material berri honen helburua ikusmen desgaitasuna duten pertsonak nola tratatu eta gidatu modu errez eta atseginean azaltzea da.

Egun hauetan eta bereziki urriaren 11an, Ikusmenaren Nazioarteko Egunean, 200 saltoki, establezimendu, taberna, udala eta bere gune publikoak “Ikusmen Murriztua Dut  – Hemen Kontuan dugu” dioten sekulako pankartak jarri dituzte beraien erakuslehio eta/edo sarbidetan. Halaber, eta mugarik gabeko epean establezimendu hauek lelo berdina nabarmentzen dute pegatinen bitartez.

Herriko Zelai Arizti zinemak eta Lurraldebusek ere kanpainarekin bat egin dute, batetik filmen emanaldien aurretik proiektuaren azalpenaren bideoa proiektatu da eta bestetik, eskualdeko autobusek erakusketaren iragarpena egin dute.

 

Gure ekimenak hainbat komunikabidetan argitaratu dira:

  • Urolatb
  • El Diario Vasco
  • Goierriko Hitza
  • Noticias de Gipuzkoa
  • Giza sentsibilizazioa hain izan da sakona, egun, ikusmen murriztuaz entzun eta bereizgarria ikusi ez duen pertsonarik ez dagoela Zumarragan. Kanpaina honi esker, bai merkatariak eta bai udaleko langileak ikusmen murriztua zer den, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria zertarako den eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonak nola tratatu eta gidatu jakin ahal izan dute.

    Eskerrik asko Zumarragako udalari eta bere langileeri, bai aurretik eta bai kanpainak iraun duen bitartean izandako jarrera eta laguntzagatik; Bitartean elkarteari bazkideturiko merkatarie egindako sentsibilizazioan ezezik laguntza logistikoan ere lagundu izanagatik; merkatari eta ostalariei, bai Bitartean elkarteko bazkide direnei eta baita ez direnei ere, egindako harrera eta izandako arretagatik; Lurraldebusi, autobusetan gure ekimena aditzera emateagatik; komunikabideei kanpainaren berri eman eta gure mezua biderkatzeagatik; kanpainaren babesleei, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Zumarragako Udala eta Kutxabank Fundazioa, eta batez ere eskerrik asko Zumarragako herritar guztiori, ikusmen murriztua ezagutzen duzuen eta benetan KONTUAN DUZUEN lehen udalerria zarete eta beste asko izatea espero dugu.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude