Ikusmen Murriztua bizi ezazu

Donostia, 2018/03/14
Oraingoan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean eta martxoaren 16tik apirilaren 3 arte, biak barne, izango den Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketaren berri emateko zuzentzen gara zugana. Bertan,ikusmen murriztuarekin ikusteka ahalbidetuko da eta une batez senitarteko eta lagunak zure lekuan jartzeko aukera izango duzu. Etortzerik izango ez bazenu, erakusketaren hedapenean zure laguntza eskertuko genuke eta horretarako erantsirik bidaltzen dizugu iragarki-kartela.

Dakizun bezala, pasaden urtean biztanlegoari ikusmen murriztua simulatzen duten sintoma desberdinekin nola ikusten den erakusteko“Tengo Baja Visión” eta “Tengo Baja Visión VR” mugikorrerako doako aplikazioak sortu genituen IOS eta Androiderako. Lehenengoa, mugikorraren bitartez sintoma ezberdinekin eta garapen maila desberdinekin kamarak jasotzen duena nola ikusten dugun erakusten duen Tengo Bja Visión Appa da eta deskargatu besterik ez duzu egin behar. Bigarren kasuan berriz, bisitari bakoitzak bere larruan ikusmen akats horiekin mugitu eta moldatzea zein zaila den senti dezake eta horretarako Tengo Baja Visión VR Appa bere mugikorrean deskargatu, frogatu nahi duen síntoma eta bere garapen maila hautatu, errealitate birtualeko betaurrekoetan mugikorra sartu eta berauen bitartez begiratzea besterik ez du egin beharko.

Tengo Baja Visión aplikazioen sorkuntzarekin eta Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketarekin elkartearen xedea guztiz itsuak izan gabe, ikusmen zailtasun handiak dituzten pertsonen existentzia ezagutzera ematea da. Ezagutza honek eragin onuragarria izango du pertsona hauen bizitzan ikusmen murriztua duten pertsonentzako gizarte inklusibo eta integratzaileago bat izaten lagunduko baitu.

 

 

Retinosis Gipuzkoa Begisare

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude