Amaitu dira Arrasate eta Aretxabaletako Ikastoletan egindako Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen Murriztuaren inguruko saioak

Volver Atrás

Jende gutxik ezagutzen du “ ikusmen murriztua” zer den, eta “ikusmen murriztua” dugunok zein arazoei aurre egin behar diegun gure eguneroko bizitzan.
Hori da Begisarek daukan helburu nagusienetariko bat, gure egoera gizartearaztea. Eta helburu horrekin jarri genituen martxan taller pedagogikoak Arrasate eta Eskoriatzako zenbait ikastoletan ekainaren 14tik 20ra.

Saio hauek, Arizmendi Ikastolako DBH 1eko ikasleekin burutu genituen (12-13 urte) eta guztira 140 ikaslek hartu zuten parte. Bost saio izan ziren guztira, bi Eskoriatzan , Arizmendiko Almen gunean, eta hiru Arrasaten, Gaztelupe gunean. Talde bakoitzean 25-30ikasle izan genituen.

Hasieran Itsaso Nuinek (elkarteko kide denak) ikusmen murriztua, eta “ikusmen murriztua dut” bereizgarria zer diren azaldu zuen, ezaugarriak, sintoma ezberdinak,… Ostean, atal praktiko bat zetorren, eta ikasleak, ikusmen murriztuak dituen sintoma ezberdinak bere azalean ezagutzeko aukera izan zuten errealitate birtualeko betaurrekoen, konoen eta karatulen bitartez.

Saioaren hirugarren atalean, ikasleak, hiruko edo lauko taldeetan antolatuta, ikusmen murriztua duen pertsonei laguntzeko proposamenak asmatu behar zituzten. Esan beharra dago, proposamen batzuk oso originalak izan zirela, eta baliagarriak benetan.
Honen ostean, ordu erdiko etena eduki zuten.

Bueltan, ikastolako irakasleak antolatutako jolasak zeuden, konoekin eta karatulekin ginkana tankerako jolasak burutzen zituzten.

Honez gain, Feli eta Aitziberrek hartu zuten parte saio batzuetan, eta beraien esperientziak partekatzea, oso interesgarria izan zen ikasleentzako.
Bukatzeko, foileto informatiboak banatu ziren, etxean ere informazioa jaso dezaten.

Orokorrean, ikasleak partehartze handia izan zuten, galdera asko eta interesgarriak gainera!
Badakigu, ikasleak etxean komentatu zutela gelan egindakoa eta bai ikasleek zein irakasleek balorazio positiboa egin zutela saioei buruz, beraz helburua beteta!

Mila esker berriro ere Arrasateko eta Aretxabaletako Ikastolei, ikusmen murriztuaren eta erretinosi pigmentarioa partekatu eta zabaltzeagatik

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude