2017ko Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldi arrakastatsuak

Donostian, 2017ko abenduaren 3an

Ikusmen murriztua duten pertsonen kolektiboarentzat bereziki atseginak eta biziak izan dira pasaden abenduaren 1a eta 2a.

Retinosis Gipuzkoa Begisareren eskutik, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa, Eklan Producciones Audiovisuales, Sicos, El Diario Vasco eta Essilor-en babes eta laguntzarekineta Euskadin lehendabiziko aldiz, ikusmen murriztuaren inguruko jardunaldiak antolatu dira ikusmen murriztua ikuspegi desberdinetatik jorratuz, eta garrantzitsuak diren gaiak tratatuz, hain zuzen ere, alor tekniko, kliniko eta zientifikoak (diagnostikoa, aurreikuspena, ikerkuntza, laguntza optikoak, errehabilitazioa, irisgarritasuna eta laguntza teknologikoak), alor psikologikoak (duelua eta onarpena), hezkuntza inklusiboa eta lehen pertsonan emaniko lekukotzak, besteak beste. Eta guzti honen lokarri “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria ikusmen murriztua duten pertsonen elementu integratzaile eta normalizatzaile gisa.

Horrelako testuinguru aproposean guztiz berritzaileak eta aitzindariak diren. “Ikusmen Murriztua Dut” eta “Ikusmen Murriztua Dut VR” App-ak aurkeztu dira, Ikusmen murriztua duten pertsonen senitarteko, lagun eta profesionalek, baita gizarteak oro har ere eragindakoek nola ikusten duten, urritasun honek dakartzan zailtasunak eta eragindako pertsona hauekin interakzio soziala errazteko nola jardun ulertu eta erakutsi ahal izateko erabilgarri izango dira. Aurkezpen ofizialean babesleak, laguntzaileak, bolondresak, senitarteko eta lagunak ezezik, Retinosis Gipuzkoa Begisarek ikusmen urritasuna ezagutzera emateko egiten duen lana benetan positiboki baloratzen duten euskal instituzio ezberdinen ordezkariak ere izan dira.

Bestalde, ostiral goizean Donostiako San Patricks School eskolako ikasleak sentsibilizatu ditugu ikusmen urritasunaren inguruan. Hau gauzatzeko hainbat bolondres eta aipaturiko ikastetxearen kolaborazioa ezezik Real Sociedad Fundazioko laguntza ere izan dugu bere kontseilari den Nekane Soriaren eskutik, Titay Calvo eta Leire Fernández jokalariak eta Bixio Gorriz, Mitxel Loinaz eta Javier Elola beteranoak izan dira eta gaztetxoekin jokoan sartu eta gozatu arazi dituzte.

Aldi berean, larunbatean eta jardunaldiekin bat, ikusmen murriztua duten pertsonak eSight, Orcam My Eye by Essilor eta Retiplus gailu teknologikoak ezagutu eta frogatzeko aukera izan dute antolatu ditugun tailerretan. Erabateko betealdi eta arrakasta.

Jardunaldi hauek ahaztezinak izango dira bai berauen antolakuntzak suposatu duen erronkagatik baita ikusmen muriztuarekin erlazionaturiko profesional eta pazienteen artean izandako harreragatik ere. Harrotasunez esan dezakegu ikusmen murriztua duten pertsonen zailtasunak ezagutu eta kontuan dituen gizarte inklusibo eta integratzaileago baten oinarriak finkatzen ari garela.

Gure kolektiboaren alde Gipuzkoan ematen ari garen aurrerapausoek sortzen diguten sentipen bikaina kontuan hartuz, beste lurraldeetako ikusmen urritasuna duten pazienteen elkarteen ordezkariak lekukoa hartu eta hasi dugun lana jarraitzera gonbidatzen ditugu. Behar dutenerako prest izango gaituzte.

Komunikabideetan eragina:  http://www.tengobajavision.com/eu/repercusion-medios-comunicacion-jornadas-baja-vision-2017/

Difusio materiala: http://www.tengobajavision.com/eu/material-difusion-jornadas-baja-vision/

Jardunaldien bideoak: http://www.tengobajavision.com/eu/2017-ikusmen-murriztua-dut-jardunaldien-bideoak/

Jardunaldien argazkiak:

 

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude