Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Begisarerekin hitzarmena sinatu du “Ikusmen murriztua dut” kanpaina zabaltzen laguntzeko

Volver Atrás

DONOSTIA 2017/05/04

“Ikusmen Murriztua Dut” kanpaina zabaltzen eta ikusmen urritasunaren errealitatea ezagutarazten lagunduko duten zenbait ekintza aurrera eramatea da gaur goizean Elkargoak eta Begisarek sinatu duten akordioaren helburua. Hitzarmena Gipuzkoako Sendagileen Elkargoako presidenteak, Manuel García Bengoecheak eta Begisareko Itziar Gonzalez-ek sinatu dute.

Kanpaina duela hiru urte abiatu zuen Begisarek, guztiz itsu ez izan arren, ikusmen arazo larriak dituzten pertsonak egon badirela ezagutzera emateko. Kanpainak, era berean, pertsona horien egunerokoa errazagoa egitea zuen helburu, eta, horretarako, Begisarek begi berde bat duen txapa sortu zuen, Gipuzkoa osotik zabaldu dena: honi esker, ikusmen murritza duen pertsona identifikatuta doa, eta, hala, ingurukoen ulermen eta laguntza handiagoa lortzen du, baita interakzio sozial hobea ere.

Sendagileen Elkargoak bere komunikazio kanalen bidez emango du ezagutzera kanpaina eta sendagileei zuzendutako formakuntza ere antolatzea aurreikusten du, ikusmen murriztuaren inguruan. Bide beretik, gizarteari zuzendutako hitzaldi irekia ere antolatuko du urrian, Ikusmenaren Munduko Egunaren baitan.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude