Ikusmen Murriztua Dut, 5 urte beranduago

Volver Atrás

2013ko abenduaren 17an “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria sortu zen, ikusmen murriztuaren inguruan jendea sentsibilizatzeko eta ikusmen murriztua duten pertsonen ulermen eta interakzio soziala errazteko xedez.

Bata bestearen atzetik egin diren sentsibilizazio-kanpainak, komunikabideetan agerpenak, bideo didaktikoak, ikusmen-akats desberdinak simulatzen dituzten aplikazioak, “ikusmen murriztua esperimentatu” erakusketa ibiltaria, “Ikusmen Murriztua Dut” jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak, prestakuntzak…horiek guztiak beren fruituak ematen ari dira. 5 urte beranduago hauek dira datuak:

– 10.000 bereizgarri eskatu ditugu ikusmen murriztua duten pertsonen artean banatzeko. Ikusmen murriztua duten pertsonek egunero erabiltzen dituzte, horrela errazago identifikatzen eta haien ulermen eta elkarrekintza soziala hobetzen ditugulako.

– Proiektuari atxikitako 16 elkarte, patologia desberdineko ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin, haren hedapenerako. Atxikitako elkarteetara lotura.

– Ikusmen murriztuarekin zerikusia duten 50 erakunde kolaboratzaile (optikariak, oftalmologoak, ikusmen-errehabilitatzaileak, oftalmologia-klinikak, zentro optikoak, etab.).Erakunde kolaboratzaileetara lotura.

– 150.000 informazio-liburuxka osasun-zentro eta ospitale, klinika oftalmologiko, zentro optiko, farmazia, udaletxe, saltoki, taberna eta jatetxeetan.

– “Nik Kontuan Dut” 5.000 eranskailu banatu dira ikusmen murriztuko pertsonekin sentsibilizatuta dauden eta integratzen dituzten jendaurreko saltokietan.

– Proiektuaren hastapeneko bideoaren 25.000 bistaratze Youtuben. Bideora lotura.

– Lehenengo bideo didaktikoaren 42.000 bistaratze Youtuben. [youtu.be/DG8rG7gW2Zo]Bideora lotura.

– Duela hilabete igorritako bigarren bideoaren 13.000 bistaratze Youtuben. [youtu.be/MHVXmyXNA-o]Bideora lotura.

– Aplikazio bakoitzaren 1.000 deskarga baino gehiago (Ikusmen Murriztua Dut eta Ikusmen Murriztua Dut VR) bai iOS sisteman bai Androiden (6.000 deskarga guztira).
Ikusmen Murriztua Dut Android aplikaziora lotura.
Ikusmen Murriztua Dut VR Android aplikaziora lotura.
Ikusmen Murriztua Dut iOS aplikaziora lotura.
Ikusmen Murriztua Dut VR iOS aplikaziora lotura.

– Erabiltzaileen eskaerari erantzunez, 5 hizkuntzetan (euskara, gaztelania, katalana, galegoa eta ingelesa) eta hainbat formatutan sortutako bereizgarria: txapa, besokoa, kirola egiteko kamiseta teknikoa, eskiatzeko petoa, igerilekuko txanoa.

– Web-orria, hiru hizkuntzako bideoak eta aplikazioak (euskara, gaztelania eta ingelesa), atzerrira bidaiatzean ere bereizgarria erabili ahal izateko.

– 2017 Ikusmen Murriztua Dut jardunaldien antolakuntza. Ikusmen murriztua modu integralean tratatzeaz gainera hainbat gai garrantzitsu landu ziren, horien artean alderdi teknikoak, klinikoak eta zientifikoak (diagnostikoa, prebentzioa, ikerketa, laguntza optikoak, errehabilitazioa, irisgarritasuna eta gailu teknologikoak), alderdi emozionalak (dolua eta onarpena), hezkuntza inklusiboa eta ikusmen murriztuko pertsonen bizipenak, norbere burua gainditzeko gaitasunaren eredugarri direnak. Informazio gehiago hemen: 2017ko Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak .

– Sentsibilizazioko tailer teoriko-praktikoak, askotarikoak, hauei zuzendurikoak:
o Adin ezberdinetako ikasleak.
o Unibertsitarioak.
o Oftalmologo egoiliarrak.
o Udaletako langileak.
o Merkatariak.
o Enpresak.
o Museoak.
o Oftalmologia-zerbitzuak (saio klinikoak).
o Herritarrak.

– Gaixo-eta profesional-elkarteek antolatutako biltzar eta jardunaldietan emandako hitzaldiak.

Ibilbide hau hasi genuenean bagenekien aurretik lan handia geneukala egiteko, zaila izango zela jendeari ulertaraztea ondo ikusten duten eta erabat itsu dauden pertsonez gain badirela beste pertsona batzuk ere, eta baliabide ekonomiko eta giza baliabide eskasak eragozpen garrantzitsu bat izango zirela guretzat.

Ez genuen espero, ordea, guztion elkarlanari esker pertsona askoren bizi-kalitatea hobetzen eta ikusmen murriztuko pertsonen zailtasunak ezagutzen eta aintzat hartzen dituen gizarte barneratzaileago baten oinarriak ezartzen ari garela sinetsita, bidea errazten lagunduko ziguten hainbeste erakunde eta pertsona topatzea.

Eskerrik asko 5 urte hauetan lagundu diguzuen elkarte, profesional eta pertsona guztioi, dena alde batera utzi eta gurekin eskuz esku lan egiteagatik, ikusmen murriztua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburu bakarrarekin.

Eskerrik asko erakunde publiko, enpresa pribatu eta pertsona guztioi, zuen baliabide ekonomikoekin hainbeste kanpaina eta proiektu burutzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko hainbeste orduz etengabeki ikusmen murriztuaren inguruan gizartea sentsibilizatzen lagundu diguzuen boluntario guztioi.

Eta, noski, eskerrik asko Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria egunero erabiltzen duzuenoi, haren baliagarritasuna nabarmenduz eta ikusmen murriztuari agerikotasuna emanez, herritarrek haren berri izan eta aintzat har dezaten.

Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak biztanle guztiek ezagutu eta aitortutako ikusmen murriztuaren sinbolo bihurtzea eta ikusmen murriztuari lotutako elkarte, profesional eta pertsona guztiak biltzea du xede. Jarrai dezagun elkarlanean!

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude