Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak

1web eus
 

Jardunaldiak Programa Hizlariak Aplikazioa Izen-ematea Kokapena Ostatua Afaria

 Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak

Donostian, 2017ko abenduaren 1 eta 2an

Ikusi ulertzeko, partekatu aurrera egiteko, ikustarazi hobetzeko

 

Ezagutza-ezagatik, ikusmen-akatsak ugariak izan daitezkeelako, orokorrean pertsona berak sintoma bat baino gehiago izan ohi duelako eta ikusmen-galera maila ezberdinetan adieraz daitekeelako, ikusmen murriztua duen pertsonak nola ikusten duen ulertzea zaila suertatzen da.

Ezagutza berria sortu baita ikusmen murriztua duten pertsonen ulermena eta elkar ulertzea ere hobetze aldera, Retinosis Gipuzkoa Begisare ikusmen murriztua eragiten duten sintoma desberdinak simulatzen dituzten eta aurki Android eta IOS plataformetan dohainik deskargatu ahal izango diren Ikusmen Murriztua Dut” eta “Ikusmen Murriztua Dut VR” APPak garatzen ari da.

Bere aurkezpen ofiziala dela-eta, ikusmen murriztuaren inguruan Euskadin lehenengo aldiz ospatuko diren jardunaldi batzuk antolatuko ditugu. Horrela, ikusmen-urritasun larriak pairatzen dituzten gizon-emakumeei, ikusmen murriztuaren inguruan lan egiten duten profesionalei (optiko-optometrista, oftalmologo, hezitzaile, psikologo, e.a.) eta, oro har, gizarteari ikusmen murriztua aditzera eman eta interesdunei ezagutza eta tresna ezberdinak eskaintzeko asmoarekin sortu dira jardunaldiok.

Ikusmen murriztua ikuspegi desberdinetatik jorratuko dugu: sarrien ematen diren gaixotasunen aurrikuspen eta ikerketa, errehabilitazioa, optika- eta teknologia-laguntzak, alor psikologikoak, hezkuntza edota lehen pertsonan emaniko lekukotzak, besteak beste. Bestalde, ikusmen murriztuak barnebiltzen dituen arlo ezberdinen inguruan profesionalek eta ikusmen-urritasunak dituzten pertsonek eztabaidatzeko mahai-inguruak antolatuko ditugu.

Ikusi ulertzeko
Ikusmen-akats desberdinak simulatzen dituen aplikazioaren sorrera gure gertukoak, tratatzen gaituzten profesionalak eta, oro har, gizarteak gure begien bitartez ikusi eta, hortaz, egunero gainditu behar ditugun zailtasunak ulertzeko tresna bilakatuko da.

Partekatu aurrera egiteko
Ezagutza partekatzeak, sinergiak sortzeak eta agente ezberdinen arteko eztabaidak bultzatzeak ikusmen murriztua dugunok egun dugun eszenatokia baino hobeagoa den beste batetara hurbiltzeko lanetan aurrerapausuak ematea ahalbidetuko du.

Ikustarazi hobetzeko
Ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan buruturiko etenik gabeko sentsibilizazioak berau pairatzen dugun gizon-emakumeon bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du.

Helburuok erdiesten lagun diezagukezu.

Animatzen?

NOTA: Tamalez momentu honetan itxaron zerrendan zaude. Bajaren bat balego jarriko gara zurekin harremanetan. Barkatu eragozpenak.

Programa

 

Doako jardunaldiak. Plaza mugatuak. Izena eman eta zure eserlekua berma ezazu. 
año retina reducido

Antolatzailea:

begisare_txikia

 

Babesleak:

 

KUTXA LOGO WEB Diputación 2 gv
eklan reducido SICOS logoweb DV
ESSILOR logoweb

 

 Laguntzaileak:

RETINA BIZKAIA R RETINOSIS ARABA R vision-espana_logo-180x110
EiderBajaVision_170-113 ASPREH R Logo-Recoletos-e-Instituto
RETIPLUS R 2 REAL SOCIEDAD R Hotel londres
st-patricks-english-school

Partekatu: