Zer da?

Ikusmen murriztua. Zer da?

Ikusmen murriztua du ikusmen-urritasun larri bat izateaz gain zuzenketa egokia duen betaurreko, kontaktuzko lente baita tratamendu farmakologiko edota kirurgiko konkreturik erabilita ere, bere egoeran hobekuntzarik nabaritzen ez duen eta, hortaz, bizitzaren egunerokotasunak barnebiltzen dituen hainbat jarduera burutzeko ezintasun edota zailtasunak pairatzen dituen pertsonak.

Asko dira ikusmen murriztuaren eragileak. Horrela, istripu, lesio neurologiko, malformazio kongenito, infekzio-gaixotasun, eta abarrek erakar baldin badezakete ere, kasu gehienetan begiko gaixotasunak (Endekapen Makularra, Glaukoma, Erretinopatia Diabetikoa, Erretinosi Pigmentarioa, malformazio kongenitoa, Miopia Magna, …) izan ohi ditu ikusmen-urritasunak jatorri.

Hori dela-eta, ikusmen murriztua duenak ikusten duen modua ez da bakarra, izan ere, banaka edota batera adierazita ere, asko dira paira daitezkeen sintomak (ikusmen narratsa, ikusmen partxeatua, liluraldiak, gaueko itsutasuna, tuneleko ikusmena, kontrasteen galera, koloreak bereizteko zailtasunak, …).

Zuzenketa optiko hoberena aplikatu ostean hoberen ikusten duen begian 0,3 neurriko ikusmen-zorroztasuna edota 20 gradu baino gutxiagoko ikus-eremua duen gizon-emakumeak ikusmen murriztua duela esan ohi da.

Zer esan nahi du legez itsu izateak?

Ikusmen-urritasuna gertutik ezagutzen ez duen pertsonak itsutasuna ikusmenaren erabateko galerarekin identifikatzen du. Hala eta guztiz ere, Estatu espainiarrean hoberen ikusten duen begian %10 edo gutxiagoko ikusmen-zorrotasuna eta/edo 10 gradu edo gutxiagoko ikus-eremua duen pertsona “legez itsua” dela kontsideratzen da. Horrela, legez itsuak diren pertsona askok nolabaiteko hondar-ikusmena dute; hori bai, kasu bakoitzaren arabera oso desberdinak izan daitezkeen mugapen eta zailtasun larriak dituzte.

Zein da guztiz itsua eta legez itsua denaren arteko desberdintasuna?

Ikusmena erabat galdu eta, beraz, argiak eta itzalak bereizteko gai besterik ez den pertsona “guztiz itsua” dela kontsideratzen da.

“Legez itsua” da, hoberen ikusten duen begian (betaurreko edo kontaktuzko lenteak behar izanez gero, berauekin) normalean izan ohi den ikusmen-zorroztasuna baino 10 aldiz okerragoa duen edota, ikusmen-zorroztasuna aintzat hartu gabe, ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagoko angelu batetara mugatua duen pertsona.