Ikusmen urritasuna duten pertsonak identifikatzeko eta ulertzeko Estatuan IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarriaren gizarteratzea

Volver Atrás

2019/10/09

Ikusmenaren Astearen barruan, ikusmen urritasuna duten pertsonen 30 elkartek eta 200 espezialistek IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria aurkeztu dute, urritasun mota hau duten pertsonei harreman sozialak errazteko. Itsutasuna baino ohikoagoa, egun ez du tratamendu farmakologikorik ezta kirurgikorik ere.

Ikusmenaren Astea dela eta, ikusmen urritasuna duten pertsonen 30 elkartek eta 200 espezialistek IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria aurkeztu dute. Jomugak dira, egoera honek sortzen dituen arazoen aurrean ulergarritasuna erraztea, harreman sozialak hobetzea eta gizartea sentsibilizatzea. 

Ikusmen urritasuna itsutasuna baino maila bat lehenago dago eta gaur egun ez du sendabiderik. Sintomak hauexek dira: ikusmen lausoa edo erdiguneko, periferiako zein eremuaren parte baten ikusmenaren galera. Makularen endekapena, glaukoma, miopia nagusia, erretinopatia diabetikoa, erretinosi pigmentarioa eta erretinaren herentziazko bestelako distrofiak edo aniridia ikusmen murriztua sortzen duten gaixotasunetako batzuk dira. Espainian milioi bat pertsonatik gora urritasun hau dute. 

Ikusmen urritasuna hobetzeko alferrikakoa da zuzenketa opitko egokia baliatzea, tratamendu farmakologikoa edo kirurgia. Urritasunak eguneroko jardueretarako ezintasuna edo zailtasuna dakar. Halere, biztanle gehienek ez dakite ikusmen murriztua duten pertsonak daudela igartzen  ez zaielako. Ezjakintasun honek, ikusmen murriztua duten pertsonekiko ulertezintasuna sortzen du, batez ere gaixoak itxuraz begi eta begirada sanoak dituenean. Huek dira kasurik ugarienak.

Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak ezgaitasun hau duten pertsonak identifikatzeko lagungarria da eta oso baliagarria gaizki ikusten dutelako arraro jokatzen dutenean sortzen diren gaizki-ulertuak argitzeko.

Hona ezgaitasunak ekar ditzakeen zenbait ondorio: pertsona ezagun bat ez agurtzea, ez baztertzea, oso poliki ibiltzea, eserleku batekin, kale-argi batekin edota haur batekin talka egitea, sarrera-irteerako ateak ez aurkitzea edo edonorentzat begien bistakoa den zerbait galdetzea.

Ikusmen murriztua duten pertsonak “ikusgarri” egiten dituen bereizgarria bakarrik edo makil zuriarekin zein itsu-txakurrarekin batera erabil daiteke. Honela erabiltzaileak ikusmen-hondar baliagarria duela adierazten da, hots, ez dela erabat itsu. 

Kanpainaren hedatzea: #IkusmenMurriztuaDut 

Bereizgarriaren erabilera ahalik eta gehien zabaltzeko, Ikusmen Murriztua Dut irudia Espainiako zenbait hiritako hiri-altzaritako publizitate-euskarritan zein merkataritza zentroetan erakutsiko da. Ikusmen Murriztua Dut kanpainaren antolatzaileek hiritarrei euskarri hauetako irudien aurrean argazkiak egi ditzatela eskatu zaie eta, ondoren, sare sozialetan partekatzeko, #Ikusmen Murriztua Dut traol-hitza erabiliz. 

Halaber, ikusmen urritasuna duten pertsonen elkarteek eta espezialistek kolaboratzen dute ezgaitasuna duten pertsonen artean proiektuaren berri emanez, bereizgarria banatuz eta nork bere zentroan ikusmen murriztua duten pertsonak integratzen dituela adierazteko “Ikusmen Murriztua Dut-Hemen kontuak dugu” kartelak jarriz.

Profesionalen babesa giltzarri izan da Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria proiektua Espainian aintzatetsia den tresna gisa finkatzeko. Guztira 200 inguru dira hala nola,  ospe oneko oftalmologia-zentroak zein oftalmologia espezialistak, ikusmen murriztuan adituak diren optikoak eta hauek ordezkatzen dituen elkarte zientifikoa (SEEBV), eta ikusmen urritasuna dutenen errehabilitatzaileak eta haien elkartea (ASPREH).

Campaña estatal Tengo Baja Visión – soportes publicitarios

Campaña estatal Tengo Baja Visión – Asociaciones de personas con discapacidad visual participantes

Campaña estatal Tengo Baja Visión – profesionales de la visión participantes

Campaña estatal Tengo Baja Visión – material de difusión en diferentes idiomas

Campaña estatal Tengo Baja Visión – descarga para difundir SPOTS, IMÁGENES y VÍDEOS

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude