Ikusmen urria dugun pertsonok bizi ditugun 10 egoera

tengo baja visión

Volver Atrás

Ikusmen urria izateak ikusmen nabarmen murritza izatea esan nahi du, eta ezin da hobetu betaurrekoak, kontaktuzko lenteak edo tratamendu farmakologiko edo kirurgikoak erabiliz. Ondorioa eguneroko bizitzako zeregin batzuk egiteko zailtasuna edo ezintasuna da.. 

Horregatik, ikusmen urria dugunok egunerokotasunean bizi ditugun 10 egoera jasotzen dituen bideo bat sortu dugu. Zertarako? Ba, hobeto uler gaitzazun!

Ikusmen urria dugunok bizi ditugun 10 egoera

 

1. Gaixotasun sendaezina daukagu, ebakuntzekin edo betaurrekoekin zuzentzen ez dena

Gure begiak itxuraz osasuntsu egon arren, gure ikusmena %30a baino gutxiagokoa da. Eta ez dago sendabiderik gure gaixotasunarentzat.

2. Eremu bateko argitasuna aldatzeak eragindako itsualdia

Gune ilun batetik gune argi batera igarotzean, erabat itsututa geratzen gara. Eta, imajinatuko duzunez, horrek hainbat arrisku dakartza

3. Koloreak bereizteko zailtasunak nahaste larriak ere eragin diezazkiguke

Egunerokotasunean, koloreen bidez bereizten ditugun hainbat elementu daude, hala nola autobus edo metro lineak. Horrek batzuetan gure egunerokotasunean erabakigarriak izan daitezkeen nahasteetara garamatza.

4. Ez dugu ikusten aurrean daukaguna

Ikusmen periferikoaren eraginez, batzuetan aurrean dauzkagun elementuak ez ditugu ikusi ere egiten. Horregatik, ohikoa da gugan gauza guztien inguruan galdetzea, nahiz eta batzuetan besteei galdera absurduak iruditu. Jakin ezazu horregatik dela, askotan ez dugulako aurrean duguna ikusten.

5. Ez dugu ikusten gure ikus-eremutik kanpo gertatzen dena

Tuneleko ikusmenaren kasuan, ezin dugu ikusi gure ikuseremuan sartzen ez dena, hau da, ez dugu ikusten gure inguruan gertatzen dena, eta horrek askotan nahasteetara garamatza.

6. Ikuspen partxedunak asko zailtzen du gure mugimenduen zehaztasuna

Ikusmen partxedunak orbanez zipriztindutako ikusmena sortzen du, eta horrek asko zailtzen digu zehaztasuna.

7. Ikusmen bikoitzak zailtasuna sortzen du ikusten duguna bereizteko

Batzuetan bikoitz ikusten dugu eta, ondorioz, ikusten dugunaren zehaztasuna galtzen dugu eta horrek zorabioak eta gure begiek ikusten dutena bereizteko zailtasunak eragin diezazkiguke.

8. Kontraste galerak zaildu egiten du distantziak kontrolatzea

Gure begiek hautematen dituzten elementuen arteko kontrastea galtzen dugu, eta elementuen arteko distantziaren kontrola eta sakontasunaren nozioa ere galtzen dugu.

9. Gure ikusmena ia erabat deuseza da argi gutxirekin

Argi gutxi dagoen lekuetan, ia ez dugu ezer ikusten, eta arriskutsuak diren egoerak sor ditzake.

10. Baliteke aldi berean sintoma bat baino gehiago izatea

Sintoma bat baino gehiago batera elkartzen zaizkigunean, arriskua are handiagoa da.

Ikusmen urria dugunok sinbolo bat daramagu, gure egoera identifikatu eta hobeto uler dezazun. Eskertuko genizuke post hau zabaltzen laguntzea, jende gehiagok uler gaitzan. Eskerrik asko!

 

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude