Giza-konzientzia kolektiboa ikusmen murriztuaren inguruan normaltasuna lortzeko

Volver Atrás

Nahiz eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak egoeraren ulergarritasuna eta giza-interakzioa asko erraztu, horrela identifikatzea ez da erraza suertatzen. “Armairutik ateratzearekin” aldera daiteke. Ez da inoren gustukoa norberaren intimitatea aditzera ematea baina, aldi berean, askatzailea eta onuragarria izaten da.

Ingurukoek zenbat eta informazio gehiago izan, ikusmen murriztuaren inguruan gehiago jakin, geroz eta establezimendu publiko gehiagok aintzat hartu eta gertuko zenbat eta gizon-emakume gehiagok ikusmen murriztua bizi, eragindako pertsonek are eta sostengu handiagoa aurkituko dute. Informazioak normaltasuna ahalbideratu eta giza-interakzioa baita autonomia hobeagoa ere erdieste-aldera, desgaitasun eta ikusmen-galera honegatik beren bizitza mugatua duten pertsonek egoera hau ezagutera ematea erraztuko du.

Arrazoi hau eta Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela aintzat hartuz, Zumarragako Udalarekin elkarlanean, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztuaren inguruko ezagutza eta giza-kontzientzia bultzatzeko asmoarekin jarduera ugari burutuko ditu.

  • “Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu” Erakusketa

Ezagutza-ezagatik, sintoma baita ikusmen-galera maila ezberdinak daude, ikusmen murriztua duen gizon-emakume batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Zentzu honetan, gizarteak ikusmen murriztua duen pertsona baten egoera bizitzeko xedearekin Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR dohako aplikazioak sortu ditu. Hori dela-eta, urriaren 4tik 18ra Zelai Arizti Kultur-Etxean “Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu” erakusketa izango da; bertan ikusmen murriztuaren inguruko informazioa ez ezik, errealitate birtualeko betaurrekoak medio aipaturiko aplikazioak erabili ahal izango dira.

  • “Hemen kontuan hartzen dugu” dioten Kartelak

Urriaren 11ean, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna, Zumarragako 200 merkatal-gunek beren erakuslehio eta sarrera-ateetan “Ikusmen Murriztua Dut – Hemen kontuan hartzen dugu” leloa duten 60x80cm neurriko 200 kartel ezarriko dute. Era berean, udaletxearen balkoian 2x3m azalerako kartela kokatuko da, eta tamaina txikiagoko beste hainbat zenbait udal-guneetan (biztanlegoaren arreta-gune, polikiroldegi, kultur-etxe, zaharren-egoitza, …).

  • Formakuntza- eta Dibulgazio-Jardunaldiak

Ikusmen murriztua duten gizon-emakumeei eskaintzen zaien arreta hobetze-aldera, udaletxe baita merkatal-guneetako langileei zuzenduriko eta ikusmen-urritasunak dituzten pertsonak nola artatu eta gidatu ardatz izango duen formakuntza-saioa izango dute. Bestalde, datorren urriaren 16ean 18.30etan herritar guztiei zuzenduriko hitzaldia antolatuko da.

  • Inguruko Eskoletan Sentsibilizazioa

Orain arte buruturiko lana hurbiletik ezagutu eta elkartearekin batera ikaslegoari zuzenduriko jardunaldi teoriko-praktikoak prestatzeko helburuarekin, herriko eskola eta ikastola ugarik “Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu” erakusketa eta dibulgazio-hitzaldian parte hartuko dute.

  • Udalerrian eskainiriko zinema-sesio bakoitzaren aurretik Ikusmen Murriztua Dut bideoa ezarriko da. 
  • Lurraldebusen elkarlanari esker, zonaldeko garraio publikoetan kartel iragartzaileak ezarriko dira.

 Jarduera guzti hauekin Retinosis Gipuzkoa Begisarek hurbilekoa eta transbertsala den sentsibilizazioa burutu nahi du. Ikusmen murriztua duten gizon-emakumeen hurbileko testuinguruan giza-kontzientzia kolektiboa sortaraztea sustatu nahi du, izan ere, beren inguru hurbilean dira ezagun, agerian gera daitezke eta zaurgarri senti daitezke. “Ikusmen murriztua” kontzeptua kale, merkatal-gune, osasun-etxe, eskola, kultur-etxe eta lagunartean ahoz-ahoz ibiltzea eta lagunek ikusmen-galera desberdinak bizitzeak, … NORMALTASUNA DAKAR, eta ikusmen murriztua duten pertsonek beren egoera ezagutera emateko jarreran eragin positiboa izango du.

Garraio publikoan egindako sentsibilizazioa

Lurralde osoan zehar eta Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Retinosis Gipuzkoa Begisarek garraiobide publiko ezberdinek utziriko guneak ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizatzeko erabiliko ditu. “Ikusmen Murriztua Dut – Kontuan har ezazu” lelopean, Dbus eta Lurraldebusen autobus, Euskal Trenbide Sareak dituen publizitate-gune, Renfe Cercaníasen tren-geltoki baita autosalmenta makinak ere eta ProMediosek Donostian dituen autobus-geltokietan binztanlegoari zuzenduriko sentsibilizazio-kanpaina egingo da: “zure laguntza behar baldin badut, kontuan har ezazu”, “zurekin tupust egiten baldin badut, kontuan har ezazu”. Era berean, El Diario Vasco egunkariak xede berberarekin bere iragarki-guneak lagako ditu.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude