BERRIAK

Begisarek Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan formakuntza saioa burutu du

Tolosa, 2019/11/22

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasle talde bati erretinosi pigmentarioari eta ikusmen murriztuari buruzko formakuntza saioa eskaini die joan den azaroaren 22an. Zehatzago, Osasun-dokumentazioko eta Administrazioko Goi-Mailako zikloko 43 ikasle bildu dira sentsibilizazio tartean parte hartzera, gaia irakasleekin gelan landu ondoren.