Gipuzkoako 50 ikastetxek baino gehiagok ikusmen murriztuari buruzko sentsibilizazio kanpainan parte hartu dute

Volver Atrás

Donostiaan, apirilaren 8an

Retinosis Gipuzkoa Begisarek, IBT-CRI Donostiarekin elkarlanean, Gipuzkoako ikastetxetan ikusmen murriztuaren inguruko kontzientziazio kanpaina burutu du apirilaren 1etik 7ra, Hezkuntzaren aldeko Mundu mailako ekintzen Astearen barruan.

Helburua ikusmen urritasuna duten haurren eta gazteen inklusioa da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren  IBT-CRIk laguntza eskaini du, 1980tik aipatu jomuga lortzeko heziketa zentroekin lanean ari den organismoak, alegia.

Kanpainarekin bat egin duten 50 ikastetxe baino gehiagotako sarreran pankartak eta pegatinak jatrzeaz gain,  ikusmen murriztua zer den eta kaltetuek zein síntoma dituzten azaltzeko liburuxkak eta kartelak banatu dira.

Zenbait aste lehenago, irakasleei zuzendutako sentsibilizazio lana egin zen Ikusmen Murriztua dut eta Ikuspen Murrzitua dut VR APPen bidez. Tresna hauei esker, irakasleak ikasleen azalean sartu eta egunerokoan dituzten zailtasunak bizitzeko aukera izan dute. Tunel lmoduko ikusmena, erdiguneko ikusmen lausotua, fotofobia edota gaueko itsutasuna ikusmen urritasuna pairatzen duten pertsonen arazo arruntenak dira. Beste ezaugarrietako bat da kirurgia zein tresna optikoak  zuzentzeko ez direla eraginkorrak. Espainian 70.000 itsu daude eta ikusmen murriztua duten milioi 1, hots, biztanleen %2.

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioak gai honi buruz elkarrizketa bat eskaini zuen. Bertan IBT-CRI Donostiako kide batek, Retinosis Gipuzkoa Begisareko 3 kidek, bata ordezkari moduan, bestea ikusmen murriztua duen sentsibilizazioa aurrera eraman den ikastetxe bateko irakaste ohi bezala eta ikusmen murriztua duen ikasle ohi batek parten hartu zuten.

Hurrengo estekan daukazue irratsaioaren audioa (1 min eta 24 srgunduan) https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2019/04/05/2421221/20190405_13185513_0011919571_002_001_FAKTORIA_MAG.mp3

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude