Kronika: “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” Hernanin

 

Donostia, 2018/04/09

Martxoan zehar Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak Hernaniko biztanlegoari ikusmen murriztuarekin ikustea zertan datzan erakusteko parada izan zuen. Helburu honekin, “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” erakusketak Biteri kultur-etxea izan zuen behin-behineko egoitza; bertan, bertara gerturatzen ziren gizon-emakumeek Tengo Baja Visión VR eta errealitate birtualeko betaurrekoak medio ikusmen-urritasun desberdinekin nola ikusten den bizitzeko beta izan zuten.

Eraskusketak iraun zuen 15 egunetan asko izan ziren gizarteari eragiten dion egoera honen berri izateko interesa erakutsi, Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR aplikazioak deskargatu baita eskuragarri zituzten errealitate birtualeko betaurrekoak baliatuz hainbat sintoma esperimentatu zuten pertsonak.

Tengo Baja Visión aplikazioaren sorrera baita “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” erakusketa berari ere esker, elkarteak itsu ez izanagatik ikusmen-urritasun larriak pairatzen dituzten gizon-emakumeen berri eman nahi izan dio gizarte osoari. Emaitza: erabateko arrakasta. Hernaniarrek ikusmen murriztua duten pertsonek nola ikusten duten frogatzerakoan beren harridura adierazi zuten. Bere hitzetan, erakusketak ikusmen murriztua duten gizon-emakumeek dituzten zailtasunak hobeto ulertzen baita pertsonokin modu egokiagoan jarduten ere laguntzen du.

Erakusketa honen arrakasta erdiesteko asko izan dira lan egin duten erakunde eta enpresak, guztiei ESKERRIK ASKO!

– Beste behin ere bere babes eta elkarlan osoa eskaini zigun eta erakusketa abian jartzea erraztu zuen Hernaniko Udala.

– Erakusketaren berri eman zuten Kronika eta El Diario Vasco hedabideak; “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” ekimena hernaniarrei gerturatzeko balio izan zuen.

– Erakusketaren berri ematen zuten kartelak jarri zituzten hainbat saltoki, establezimendu, ostalari eta udal-instalazioak.

– Erakusketaren berri emate aldera, Retinosis Gipuzkoa Begisareren ohiko kolaboratzailea den Lurraldebusek Hernaniko udalerria Gipuzkoako zenbait herrirekin lotzen dituzten autobusak elkartearen esku jarri zituen.

– Beren lan eta testigantzak emanez ikusmen murriztuaren ulermena errazten lagundu zuten eta nola ez ikusmen murriztua duten Hernaniko bizilagunak.

– Ikusmen murriztuaren kontzientzia gero eta handiagoa duten eta, batetik, egoera hau nozitzen dutenen errealitatea gertutik ezagutu eta, bestetik, berau nola aintzat hartu ulertzeko erakusketara bertaratu ziren hernaniar guztiak.

– Beren babesari esker eraskuketa hau errealitate bihurtzea ahalbidetu duten eta proiektua baita Tengo Baja Visión aplikazioen babesleak ere diren erakundeak.

MILA ESKER GUZTIOI!

Komunikabideetan izandako agerpenak:

16.03.2018 El Diario Vasco

17.03.2018 Hernaniko Kronika

25.03.2018 El Diario Vasco

30.03.2018 Hernaniko Kronika

03.04.2018 El Diario Vasco

Hedapenerako materiala:

Roll-upak:

Iragarki kartela:

Liburuxka:

Irudiak:

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude