Amaia Gereñuk Goierri Irrati Telebistari eskainitako elkarrizketa

Volver Atrás

Donostia 2019/05/03

Amaia Gereñuk, Begisare Gipuzkoako Retinosis Pigmentiaria Elkarteko lehendakariordeak, Goierri Irrati Telebistari elkarrizketa bat eskaini dio Erretinosi Pigmentarioaren gaixotasunaren inguruko azalpenak emanez eta baita ere, Begisare elkarteak gaixotasun honen inguruan zer nolako ekintzak eta ekarpenak egiten dituen azalduz, gaixoaren bizi kalitatea hobetzea izanik xede nagusia.

Bestalde, ikuspen murriztuak gure egunerokotasunean eragiten dituen zailtasunak zehaztu ditu, gaixotasunaren inguruko ezagutzak azaleratzeko asmotan. Hau guztia, Ordiziako boluntario azokan, maiatzaren 3an, Begisare elkarteak antolatutako ekintzaren ondorioz eta honek Ordiziako biztanlerian izandako eraginaz geroztik egindako elkarrizketa bat izan da.

Elkarrizketa osoa LINK honetak ikus dezakezu.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude