Zabal ezazu Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria zure autonomia erkidegotik

Volver Atrás

2019/10/7

Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, datorren urriaren 8tik 15ra ikusmen murriztua ezagutera ematea, honek dakartzan ondorioen ulergarritasuna erraztea, egoera hau bizi duten gizon-emakumeekin interakzioa hobetzea eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea sentsibilizatzea helburu dituen Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria aurkeztuko da Estatu espainiarrean.

Bereizgarria ezagutera eman eta ikusmen murriztua duten pertsonen eguneroko bizitza errazteko xedearekin, Estatu espainiarrean diharduten eta ikusmen-urritasunak dituzten pertsonen 30 elkarte baita ikusmen murriztuan adituak diren 200 bat profesionalek ere ekimen honekin bat egin dute.

Bereizgarriaren hedapen-kanpaina zabal hau hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuko da:

  • Bereizgarriaren irudiak dituzten kanpainaren inguruko informazio-kartelak MUPIetan (hiri-panel eta -altzariak) jarriko dira.
  • Elkarte eta profesionalen bitartez bereizgarria duten txapak banatuko dira. Kanpainan  erabilitako hizkuntza ofizialetan eginiko materialak
  • Komunikabide eta sare-sozialetan kanpaina ezagutera emango da.

Ekarpen txiki bat eskatu nahi dizugu: publizitate-euskarriren bat ikusten duzunean argazki bat atera eta #IkusmenMurriztuaDut hashtagpean zure sare-sozialetara igo ezazu. Era berean, zure senide eta lagunei ere gauza bera egin dezatela eska iezaiezu. Horrela, geroz eta pertsona gehiagok ikusmen murriztuaren existentzia baita Ikusmen Murriztua Dut ikurraren esanahia ere ezagutzea lortuko dugu.

Atxikirik erkidego autonomo eta probintziak irizpidetzat hartuz sailkatu ditugun iragarki-euskarrien zerrenda aurkituko duzu https://www.tengobajavision.com/soportes-publicitarios-en-campana-estatal-tengo-baja-vision/

Zure herrian iragarkirik ez badago edota dagoenari argazkirik ateratzeko aukerarik ez baduzu, WhatsApp baita sare-sozialetan SPOTA eta sentsibilizazio IRUDIAK zabal itzazu. ”Ikusmen Murriztua Dut – Kontuan Har Ezazu” kanpainaren parte da. “Kasurik ez eginez gero, kontuan har ezazu”, “Albo batera ez eginez gero, kontuan har ezazu”, “Zurekin estropozu eginez gero, kontuan har ezazu”. eta “Ikusmen Murriztu Dut, kontuan hsr ezazu” bezalako esaldiek gizartea ikusmen murriztua eta Ikusmen Murruztua Dut bereizgarriaren inguruan sentsibilizatzea dute helburu.

Bestalde, proiektuaren 2 bideo didaktikoei ere sustapen berezia eman nahi diegu. Parteka itzazu mesedez:

https://youtu.be/DG8rG7gW2Zo

https://youtu.be/MHVXmyXNA-o

WhatsApp bidez jaso nahi baldin baduzu 676 894157 telefono-zenbakian eska ezazu.

Publizitate-kanpainaren eragina zalantzarik gabe nabaria izango den arren, are eta handiagoa izango da baldin eta ikusmen murriztua dugun gizon-emakumeok bereizgarria badaramagu. Nahiz eta pertsona askorentzat bereizgarria lehenengo aldiz jartzeko erabakia hartzea ez den erraza izaten, erabaki hau hartu dutenek beren eguneroko bizitzan hobekuntza nabarmena izan dute. Hori dela-eta, ikusmen murriztua baduzu, zure burua eta ikusmen murriztua duten beste pertsonak laguntze aldera bereizagarria hedatzen anima nahi zaitugu.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude