#IkusmenMurriztuaDut Donostiako magisteritza fakultatean

Volver Atrás

Donostia, 2019/10/28

Oraingoan, Retinosis Gipuzkoa Begisare Donostiako UPV/EHU-ko magisteritza fakultatean egon da graduko laugarren mailako ikasketa bereziko ikasleak Erretinosi Pigmentarioaren, Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria eta ikusmen murriztua jasaten duten pertsonak nola tratatu eta gidatu ikasten eta trabatzen.

Aurtengoa bigarren urtea da magisteritzako graduko ikasleekin aritzen direna etorkizuneko irakasleak izango direnak trebatzen. Izan ere, elkartetik uste da ezinbestekoa dela ikusmen murriztua duten haur eta nerabeen elkarlanean arituko diren profesional ezberdinak formatzea.

Gainera, arreta global eta integratzaile bat lortu ahal izateko ikusmen murriztua jasaten duten haur eta nerabeen inguruan, funtsezkoa papera dute irakasleek eta hauek gai transbertsaletan trebatzea beharrezkoa da.

Retinosis Gipuzkoa Begisare-k, gaurko ekintza kudeatu eta koordinatu du saioa bi zatitan batuz: hasiera batean irisgarritasunaren kontzeptua landu zen modu orokor batean erretinosi pigmentarioari eta ikusmen murriztuari aipamen berezia eginez. Eta bigarren zatiari dagokionez, aldez aurretik aipatutako ikusmen murriztua eragiten duten sintoma ezberdinak errealitate birtualeko betaurrekoen bitartez eta “Tengo Baja Visión VR” app-aren bitartez bizitzeko aukera eman zitzaien parte hartzaileei.

Mila esker beste urte batez magisteritzako unibertsitateari guregan konfiantza izateagatik.

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude