JULIAN IANTZI, IKUSMEN MURRIZTUA DUTENEN LAGUNTZAILE BIDEO BATEN BIDEZ

Julian Iantzi nos envía este vídeo de apoyo en el Día de la Visión

Volver Atrás

https://youtu.be/yiM496Nbxo4

Julian Iantzi telebista aurkezle ospetsuak Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta (urriak 8) sentsibilizazio bideo bat grabatu du. Ikus-entzunezkoa Retinosis Retina Begisareren ekimenez gauzatu da, erretinosi pigmentarioa zer den azaltzeko eta, oro har, ikusmen murriztuak sortzen dituen zailtasunak eta ulergarritasun eza ezagutarazteko.

Bideoan, Iantzik kono baten zulotxotik begiratzen du, erretinosiaren sintometako bat simulatzeko: tunel moduko ikusmena. Era berean, IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria erakusten du eta KONTUAN IZAN esaldia esaten du bukaeran, bereizgarria eramaten duten pertsonekin harremana errazteko dei eginez.

Lana sare sozialen eta webguneen bidez hedatuko da milaka pertsonek ikus dezaten.

Esker mila, Julian, erakutsi duzun sentsibilitateagatik eta jatortasunagatik

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.