Covid-19 eta Ikusmen Murriztua Dut – Orain inoiz baino gehiago Kontuan Izan

cartel covid-19 Euskadi

Volver Atrás

2020/05/13

IKUSMEN MURRIZTUA DUTEN PERTSONEK DISTANTZIA MANTENTZEKO LAGUNTZA ESKATU DUTE

Ikusmen Murriztua Dut sustatzen duten elkarteek ekimen honen barruan, Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria erabiltzeko dei egingo die desgaitasun hau dutenei.

Ikusmen desgaitasuna duen pertsona bat saltoki batera sartzeko ilaran dagoenean, baliteke hasiera ikustea, ez, ordea, bukaera, tunel moduko ikusmena baldin badu. Ilaran daudenak mugitzen direnean, berak ere aurrera egingo du baina hurbilen duenarekin tupust egin lezake eta egoera gogaikarria sortu. Halakoetan, ikusmen murriztua dutenek, arrisku egoerak eta gaizki-ulertuak sor ditzakete.

Espainian, gutxienez biztanleen % 2k ikusmen murriztua dute edo itsuak dira, hots, 0tik % 30era bitarteko ikusmena dute. Urritasuna ez beti agerikoa, kasu askotan, begiek osasuntsu itxura dutelako. Covid-19a ez kutsatzeko distantzien inguruko arauak ikusmen arazoak dituztenei zailtasunak ekarri dizkie.

Retinosis Retina Begisare elkarteko kideak itsuak eta ikusmen murriztua duten Euskadiko herritarrak dira. Abian jarriko duen kanpainak, gizartea arazo honen inguruan sentsibilizatu nahi du baita ulergarritasuna bultzatu ere. Bizi dugun ezohiko egoera honetan, herritarrek ikusmen murriztua dutenekin harremana errazagoa eta seguruagoa izaten lagun dezakete. Ikusmen urritasuna duen norbaiten aldamenetik igarotzean baztertuz, urruntze neurriak betetzeko adi egonez eta hitzez balizko arriskuak adieraziz, laguntzeko modu zenbait dira.

“Urruntze arauak bete behar ez ezik, gure kolektiboak irakurtzeko hurbildu behar du edota ukimena sarriago erabili, beraz, errazago kutsatu gaitezke eta, ondorioz, tentsio handiagoa sentitzen dugu”. Hauxe azaldu dute erretinosi pigmentarioa zein erretinaren bestelako distrofiak, guztiak senda ezinak, dituzten pertsonen elkarteko arduradunek. “Kanpaina honek beste dimentsio argi bat dauka: gaixotasuna ez zabaltzeko gure harri-koskorra ekarri nahi dugu”, azpimarratu dute.

Kanpaina borobiltzeko, desgaitasuna dutenei Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria edozein euskarritan erabiltzeko dei egingo zaie: txapa, bisera, besokoa… Identifikatuz, giza-interakzioa errazagoa gertatuko da.
Azkenik, ”Kontuan izan” ekimena zabaltzeko sare sozialak baliatuko ditu elkarteak. Xedea, ulertezintasuna sortzen duten egoeren berri informatzea da.

Bereizgarria bakarrik edo makil zuriarekin zein txakurrarekin batera erabil daiteke. Hala, erabiltzaileak hondar-ikusmena duela adierazten du, hau da, ez dela erabat itsua.

Ikusmen murriztua itsutasuna baino maila arinagoa da eta gaur egun sendaezina. Ikusmen lausoa, erdiguneko ikusmenaren galera, periferikoarena edo ikusmen eremuaren zati batena sintometako batzuk dira. Ikusmen murriztua sortzen duten gaixotasunen artean aipagarrienak dira makularen endekapena, glaukoma, miopia handia, erretinopatia diabetikoa, erretinosi pigmenarioa eta erretinaren beste distrofia batzuk edo aniridia. Espainian, milioi bat pertsona baino gehiagok egoera hau dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *