Ikusmen urritasunarekin lotura duten gaixotasunak simulatzen dituen aplikazioa sortu du Begisarek

Volver Atrás

Erretinosi pigmentarioak Gipuzkoan eragindakoen Begisare elkarteak sakelakoetarako aplikazio bat sortu du, edozein norbanako ikusmen murriztua duten pertsonen larruan jartzea ahalbidetzen duena. Ikusmen urritasuna duten pertsonek egunerokotasunean dituzten zailtasunak eta gaixotasunek sortzen dituzten sintomak simulatzen ditu app berri honek.

“Ikusmen Murriztua Dut VR” aplikazioa erabateko berrikuntza da, sektore honetako lehena, eta Euskadin egina bere osotasunean. Smartphone baten kameraren bidez eta errealitate birtualerako betaurreko batzuk erabiliz, hainbat filtrok sintoma ezberdinak simulatzen ditu: tunel itxurako ikusmena, erdigunea ikusteko ahalmenaren galera, fotofobia, ikusmen partxeatua… Aplikazio honen bidez, ikusmen urritasuna duten pertsonek haien egunerokotasuna nolakoa den eta mundua denbora errealean nola ikusten duten irudikatzen du.

Begisarek orain lau urte sortu zuen “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria. Ikusmen urritasunaren inguruan gizartea sentsibilizatzea eta gaixotasun hori duten pertsonek euren burua gizartearen begietara identifikatzeko tresna bat izatea izan da helburua. Sentsibilizazio kanpaina ugari eta arrakastatsuak egin ditu elkarteak, eta horien ondoren beste pauso bat eman nahi izan du aplikazio honen sorrerarekin.

Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak

“Ikusmen Murriztua Dut VR” aplikazioaren aurkezpenaren harira, Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak antolatu ditu Retinosis Gipuzkoa Begisarek datorren abenduaren 1erako eta 2rako. Donostian izango dira, “Ikusi ulertzeko, partekatu aurrera egiteko, ikustarazi hobetzeko” lelopean. Hainbat alorretako profesionalak eta gaixoak bilduko ditu Tabakaleran, jakintzak eta esperientziak trukatu eta elkarrekin ikuspen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna hobetzen laguntzeko.

Ikusmen urritasuna duten pertsonak ez dira guztiz itsuak. Duten gaixotasuna ezin da betaurrekoekin edo kirurgiarekin sendatu, eta egunerokotasunean egin beharrekoak oztopatzen eta zailtzen ditu. Itsutasuna baino askoz ohikoagoa da, baina ez da horren ezaguna. Espainian 70.0000 pertsona itsu inguru daude, eta milioi bat pertsona ikusmen urritasuna dutenak.

Informazio gehiago hurrengo loturetan aurkituko duzu:

www.tengobajavisión.com
www.begisare.org
Ikusmen Murriztuaren ondorioen inguruko bideoa
Zer da ikusmen urritasuna
Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriaren kanpaina


 

 

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude